Ikusgarria, praktikoa eta orijinala!
Diseinatzea gustoko dugu. Dibertigarria da. Baina badago diseinatzea baino gustokoago dugun zerbait: diseinatzen dugun hori kalean ikustea. Beraz, zorionekoak gu. Goazen lekura joanda ere, topatzen dugu guk diseinatutakokamisetaren bat baitakartelak, triptikoak, rotuloak, txartelak, jatetxetako kartak...Egoa elikatzeko ez dator gaizki.
Azkarrak (abiaduraz) gara, saltsa guztitan sartzeko erreztasun arriskutsua badugu ere, baina honek ikuspegi zabalagoa ematen digu eta hori nabaritzen da emaitzetan. Diseinuak euskarrietan pentsatuta ulertzen ditugu. Hau da, kamiseta baterako logoa prestatu behar bada, honek dituen aukera eta limitazioak kontutan hartzen ditugu, horrela diseinuaren natura errespetatzea ahalbideratzen da. Hori azken muturreraino eramaten dugu.
Bestaldetik diseinuaren eraginkortasuna aztertzen dugu, bezeroaren beharrak estudiatuz, ingurua, aukera posibleak baita ahultasunak ere, hainbat proposamen planteatuz eta eztabaidatuz. Arlo askotan dugun esperientzia (Marketing, dekorazioa, sare sozialak...) eta hainbat enpresa eta eragileekin ditugun harremanak mahai gainean jartzen ditugu.
Oninart. Eskubide guztiak erreserbatuta 2009